XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hormak etxeak iruditzen zitzaizkidan, buruz behera ipinitako etxeak, ateak gizon armatuak zirela uste nuen, harriak barriz hildakoen buruak zirela...

Egarriak puskatzen nengoen, eta hormetako harriak miazkatzen nituen, hezetasun apur baten bila.

Doker zaharrak itzultzen zituen deportatuen deklarazioak ingelesera.

Kazetariek burua kaieretatik jaso barik idazten zuten mahai gaineko kriseiluen argitan, lekuko izugarriei begiratzeko uzkur baleude legez.

Ez erretzeko eskatu zuen norbaitek eztulketan, zabaltzeko leihoak.

- Ziriak sartu zizkidaten azazkalen eta haragiaren artean... mailu txiki batez barruratzen zizkidaten, kontu handiagaz.

- Ahalik eta kolpe gehien jotzeko...

- Bai, eta ziria apur ez zedin.

Ezin dizuet esan zer sentitzen den azazkalpean ziria iltzatzen dizutenean...

Hazurretan gora datorren zera bat...

- Libratu ninduten, ura emon zidaten, sentitzen zutela oker egona eta lo egiten ahal nuela.

Zoruan etzan nintzen, neure odolaren gainean.

Ezin nuen lo egin, ordura arte gorra-edo egona nintzen; baina gero, ni torturatzen aspertuta, besteak zelan torturatzen zituzten entzuten nuen...

- Hori mingarriago da...

Batzuetan, emakume oihuak entzuten nituen.

Horregatik ez zen etorri Dolors bilerara, horregatik ez zuen berba egingo Jaumek ere, zuk entzun behar ez zenitzan.

Higidura mekanikoak egiten zituen paperaren gainean zure eskuak.